XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emeki, emeki aro jakiten dire.

Dendarieneko bi birjina izanek zuten delako medaila, berriaren egiteko izarritzat joan galtza zaharrean.

Bainan berak galdu dira.

Zer egina zuten kondatu diote Gaztelondo hortako Maider eta Kathalin bi neska zantzaileri...

Toki onean salatu dute ori, beren sekretua!.

Biharamuneko hor nintuen, trufaz, ez zela ez galtzetan medailarik ibiltzen, bainan papoan!.

PIERRA.- Muthikoa! Bainan, Dendarieneko horiek hori egin baditek, hire onean egin ditek.

ETCHAHUN.- Preseski, sarri berean norapait joan gogo dut, zortzi egunen mihi phazka emanen baitiotet Dendarieneko eta heien kideko guzieri.

PIERRA.- Norat joan gogo duk?.

ETCHAHUN.- Norat joan gogo? Kofesatzerat!.

PIERRA (Irriz). Ha, ha, hu... Ez diot sinhesten!.

ETCHAHUN.- Zerentako ez? Ala... Ez joaitea gaizki egiten bainuen, oroi berritz joaitea gaizki eginen duta?.

PiERRA.- Ez, ez, ez... Bainan, hi, hola jaun erretorari kontra ari izan-eta, hire kobletan, eta orai hari kofesatzerat!... Ez diat sinhesten!.

ETCHAHUN.- Hari eta berari... Zuzen ahal da zordun denari zorraren pagatzea eta ez zure zorretan deus hartze ez duteneri.

PIERRA.- Ez hiza beldur erretorak zer nahi erran burutik behera?.

ETCHAHUN.- Entzunen ditu ordainak.

PIERRA- Bon... ontsa duk... Nik ere ardi hauk etchalde hurbildu-eta, jautsi gogo diat, ene eginbidearen bethetzerat.

ETCHAHUN.- Ba, elizak kokatuko gaitu, gu eta bertze hainbertze ere....

PIERRA. Korratcho! Ardiak barraiatzen hasi zaizkiat!.

(Urruntzen da, arthaldeari oihuz eta hichtuz)....

Ez haiz sekulan gure etchalde hetarat agertzen.

ETCHAHUN.- Zertarat nahi duzu jitea ni Mendialderat?.

PlERRA.- Ethortzen bahaiz ihiziz edo bertzela, sar-jalitze bat egizak gero....

Ni ez bada, emaztea bederen han izanen duk....

Gachura chorta bat bederen izanen diuk edateko.

ETCHAHUN.- Ontsa da....

- (Bakarrik) Bihar, mar, mar, mar, herri guzian hedatuko duk berria: Etchahunek phazkoak egin dituela....

Artzain hori ere han bizi duk ba... han nonbait Mendialean...

Joanes, ene adichkide hoberena baitut, zer erranen othe du, jakitean phazkoak eginak ditudela....

Gaztelondoko zonbait neska tzar batzuen ganik ere, ha, zer musika partidak behar ditudan entzun, jakinen dutelarik Etchahun kofesatzen izan dela!....

Zonbat orenak othe dira? Ichtantian diat ba naski elizako tenora....

Ez duk errech izanen elizan sartze hura....